Ikaskuntzak
Lan testuinguru, tamaina, produktibitatearekin harremana eta emozionalitatearen gisako datuak batuta, edozein erakunderen gaur egungo errealitatea aztertzeko informazio garrantzitsua jasoko dugu.
Lan testuinguruaren
eragina
Ardatz horizontalak gehiago edo gutxiago aberastutako lan testuingurua irudikatzen du. Ezkerrean lan sistema tradizionalak (lanaren antolaketa tradizionala) kokatuko dira, eta eskuinera Inplikazio Handiko Lan Sistemak.
Ardatz bertikalak, bestalde, langileen jokaera adierazten du (erakundean duten ongizatearekin eta motibazioarekin lotutakoa). Grafikoan, kolore bakoitzak sektore bat irudikatzen du, sektorearen, lan testuinguruaren eta erakundeko pertsonen ongizatearen eta motibazioaren arteko harremana bistaratzea ahalbidetuz.
Tamaina
Bi grafiko horiek, alde batetik, pertsonen ongizatearekin eta motibazioarekin eta horiek enpresaren tamainarekin duten harremanarekin lotutako hainbat aldagai ikustea ahalbidetzen dute. Eta, bestetik, erakundearen errendimenduarekin lotutako aldagaiak eta tamainarekin duten lotura.
Produktibitatearekiko lotura
Grafikoak aukera ematen du sektorearen arabera iragazteko, eta kolore desberdinetan irudikatuta agertzen dira erakundeen forma juridikoak. Horrela, pertsonen konpromisoa edo gogobetetzea ezagutu daitezke sektorearen eta forma juridikoaren arabera.
Emozionalitatea
Eredu zirkunflexuaren arabera, emozioak aktibazioa edo desaktibazioa (intentsitatea) adierazten duen ardatz bertikalaren eta balentzia (positiboa edo negatiboa) irudikatzen duen ardatz horizontalaren elkargunearen ondoriozko lau koadranteetan sailka daitezke. Hau da, zenbat eta gorago egon emozioa, are eta handiagoa da aktibazio maila, eta alderantziz beherantz. Zenbat eta eskuinerago are eta handiagoa da plazer sentsazioa, eta alderantziz ezkerrerantz.
Eredu horri jarraituz, Bateratzen-eko Datu Basean erakundeen emozionalitatea jaso da, bai eta denboran zehar izan duten bilakaera ere. Grafikoak aukera ematen du sektorearen arabera iragazteko eta hainbat erakundek denboran zehar izan duten bilakaera ikusteko.