Bateratzen ereduaren oinarri nagusienetako bat da erakunde batek sistema sozio-tekniko baten bezala funtzionatzen duela. Horrek esan nahi du bere funtzionamendua aztertzerakoan erakundearen errendimendua eta erakundearen parte diren pertsonen ongizatea hartzen direla kontuan. Laburbilduz, bi alderdiak nola lotuta dauden eta funtzionamendu orokorrari nola eragiten dioten ulertzea da gakoa.

Ikuspegi nagusiaren arabera, arazo konplexua hainbat zatitan banatzen dugu:

pin-rojo

Zuzendaritzak alderdi teknikoa diseinatzen du antolaketa emaitzak (produktibitatea, kalitatea, zerbitzua) lortzeko helburuarekin.

pin-azul

Pertsonen kudeaketa arduratzen da alderdi soziala zaintzeaz, pertsonen ongizatea eta motibazioa bermatzeko helburuarekin.

eu-kudeaketa

Begirada sozioteknikoa

Sistema sozioteknikoen teoriaren arabera, sistema teknikoak eragina du sistema sozialean, eta alderantziz. Beraz, soluzioaren dimentsio teknikoa funtsezkoa da.

Beste modu batean esanda, antolaketa errendimendua eta pertsonen ongizatea estuki lotuta daude, eta elkarrekin lantzen direnean, biak optimizatzen dira.

eu-eragitendu
modelo-sociotecnico

Antolaketa errendimendua
+
Motibazioa eta Ongizatea

Eredu teorikoa

Pentsamendu sistemikoaren arabera, kausa-efektu harremanak zirkularrak dira linealak izan beharrean. Horrek esan nahi du arrazoiak/kausak lotura estua duela eraginarekin/efektuarekin, eta alderantziz.

Horren ondorioz, erakundearen barruan aldaketa ekimen bat gauzatzen denean, eragina du taldean eta, denborak aurrera egin ahala, lehen aldiz ezarritako aldaketa ekimenari eragiten dio.

eu-antolakuntza-kultura

Kasu honetan, aldaketa ekimen bat ezartzeko erabakian eragina izango dute, besteak beste, erakundearen estrategiak eta emaitzek, bai eta zuzendaritzaren sinismenek ere. Ekimen hori modu desberdinean hautemango du kolektiboak, bere balio eta iritzi partekatuen arabera (antolaketa kultura). Eta pertzeptzio hori, besteak beste, balio sozialek baldintzatzen dutena, pertsonen bizipen bat bihurtuko da: ongizatea, inplikazioa, desafekzioa, etab.

Langileen ongizate, motibazio eta inplikazioak antolaketa emaitzetan eragingo du (merkatuaren edo beste batzuen eraginak ere baldintzatuta). Eta, aldi berean, hasieran aukeratutako aldaketarako ekimena baldintzatuko du (hura indartuz, arautuz, ezabatuz, eta abar).

Ezinbestekoa da kulturak prozesu osoan duen garrantzia nabarmentzea; izan ere, erakunde bakoitzaren kulturan oinarritzen diren iritziek eragin handiagoa edo txikiagoa izango dute prozesu horretan.